Eraikinen Ikuskapen Teknikoa

 

ERAIKINEN IKUSKAPEN TEKNIKOA

(1) 241/2012 DEKRETUA, azaroaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen ikuskapen teknikoa arautzen duena.

(...)

 

3. artikulua.– Aplikazio-esparrua.

1.– Dekretu honen aplikazio-esparrua Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden eraikinena da, hurrengo atal hauetakoren batean sartuta egonez gero:

  • a) Katalogatuta edo babestuta dauden etxeak edo eraikinak, haien antzinatasuna eta babes-araubidea (tokian tokikoa, forala edo autonomiakoa) edozein izanda ere.
  • b) Aurreko atalean sartzen ez diren bizitegi-erabilerako eraikinak, berrogeita hamar urtetik gorako antzinatasuna badute. (...)

3.– Bakanduta dauden familia bakarreko etxeak eta eraikinak arau honen esparrutik kanpo daude, baldin eta erabilera publikoko gune edo bide batera ematen duen fatxadarik ez badute.

(...)

 

4. artikulua.– Eraikinen Ikuskapen Teknikoa (EIT).

1.– Eraikinen Ikuskapen Teknikoa honako hauek osatuko dute: begiz egindako ikuskapenean oinarritutako txostenak eta ikuskatzaileek emandako irizpen egokiak, 11. artikuluan adierazi bezala.

2.– Eraikinen Ikuskapen Teknikoan, egitura, fatxada, estalkia eta saneamendu- nahiz hornikuntza-sare komunak ikuskatuko dira begiz, eraikinak zer eraikuntza-ezaugarri dituen, nolako egoeran dagoen eta zer patologia izan ditzakeen jakiteko. Gainera, eraikinaren inguratzaileari buruzko oharrak ere hartuko dira, haren ezaugarriak adierazteko eta, ondoren, higiezinaren eraginkortasun energetikoa eta eraikinaren irisgarritasun-baldintzak aztertzeko eta/edo ebaluatzeko.

(...)

 

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenengoa.– EIT azterketa egitea dagokien jarduketen programazio orokorra.

Eraikinen ikuskapen teknikoaren gauzapena ordenatua izan dadin, haien antzinatasuna kontuan hartuta, 13. artikuluan esandakoaren barruan, eta, hala egokituz gero, udal-plangintza baztertu gabe bigarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera, EIT azterketak programazio honi jarraituz egingo dira:

  • Dekretu hau indarrean jartzen den egunetik 2013ko abenduaren 31 arte, 1901. urtea baino lehen egindako eraikinak.
  • 2014. urteko abenduaren 31 arte, 1901. eta 1940. urteen artean egindako eraikinak.
  • 2015eko abenduaren 31 arte, 1965. urtea baino lehen egindako eraikinak eta katalogatutako gainerako guztiak.
  • 2015eko abenduaren 31tik aurrera, urtero egin beharko da aurreko ataletan ez dauden eraikinen lehen ikuskapen teknikoa, betiere haien antzinatasuna 50 urtetik gorakoa bada, eta bigarrena nahiz ondorengo ikuskapenak lehenengoa edo hurrengoak egin eta hamar urte igaro baino lehen.